XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxuria, gure Bixente, bere ume denporako eskoliakin gogoratu zan, leziñua ezekianian bigarrenez esan eraitzen zetsenekuakin.

Eta, orixe izan zan bere kritikiaren erreglatzat.

Gizonak: musikia, musikia da, len da oin, eta modia, moda.

Oliua ta binagria ezibilli alperrik nastatzen, eztira alkartuko.

Baña, nere aiskide batek esango leukian letxe: Jentia, jentia dok; Bixente asko tartian dirala.

EZ DAGOK ZERTAN LARRITU....

Plaentxia'n ba ei ziran kazari amorratu bi, eurak txatxarkeriekin ez-ekela ezer eta kaza-nausira bakarrik urtetzen ziranak.

Baña Gatzaga aldian eta Aizkorri'ko basuetan otsuak, basurdak eta bestelango piztiok urritu ziranian, nora-ezian gelditu ziran, eta bein erabagi eben urte bi edo iruan dirua aurreratu ta Afrika'runtz juatia.

Esan da ein.

Eldu ziran Afrika'ra ta sartu ziran amaiera bako oyanetan ziar.

An be, txatxarkeriekin ez-ebela naikua ta euren opari guztia leoi bat iltzia zan.

Jo batera ta jo bestera, leoi billa ebizen eta alakoren batian, amarretakua eitxen daozela, eurak uste ez-eben orduan, ara or nun agertu jakuen izugarrizko leoi aundi bat.

Arek ziran zarrapaztadak eta arek ziran larritasunak.

Eskupeteri golpe eiteko aztirik barik, azkar be azkar jaso zituen ankak urren euan arbolarutz.

Batari arbolan gora igotzeko aztia emon ei zetsan baña bestiari ez; da, au asi zan arboliari bueltaka leoi erraldoia ondorian ebala.